Bizitza baten txatalak

15,00

Andre bat lurrari emana

Hamabi gaineko eta hamabi azpiko izan ziren Feli Madariagaren arreoa. Haiek hartuta joan zen Muxikako Igertu baserrira. Hortik aurrera bizitza ederra eraiki zuen Julian Gabikaetxebarria senarrarekin eta bien artean izan zituzten hiru alabekin. Laurogeita hamar urtetik gora, oraindik ere hezurrek uzten diotenean jorran egitera joaten da ortura. Baserriko lana gogorra omen da, baina lurrak bizitzeko behar izan duen guztia eman dio Feliri. Gure amonen, birramonen edo gure amen bizimodua kontatzen da hemen andre baten ahotan. Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe.

Oharra: Irailaren 21 arte ARGIAko kide eginda liburua opari. Horretarako deitu (+34) 943 37 15 45 zenbakira edo sartu www.argia.eus/eginargiakoa webgunean.

Deskribapena

Egilea: Onintza Enbeita Maguregi
Argitaratze data: 2025/09/10
Orrialde kopurua: 132
Neurria: 12zm x 17zm

Feli Madariaga liburuko protagonistarri eta Onintza Enbeita liburuaren egileari elkarrizketa (ARGIA, 2025/09/10)

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Erosketa Saskia1
Gakoak 2024
-
+
Batura partziala
9,00
Guztira
14,00
Jarraitu erosten
1