Gakoak 2024

9,00

Udako sasoian, erritmoa jaitsi eta patxadaz irakurtzeko aldizkari bereziarekin gatoz aurten ere. Ruper Ordorikarekin egindako elkarrizketa ekarri dugu azalera, Adur Larreak bikain ilustratu du musikaria. Horrez gain, Arantxa Orbegozo Txitxi bidaiari, kirolari eta artista tolosarrarekin ere izan gara.

Barruan, migrazioa-dolua, gurasobakarren erronka eta harremanak, baratze-oihana eta beste hainbat gairi buruzko erreportaje sakonak ere aurkituko dituzu: Ekialde Hurbilean gertatzen ari dena ulertu ahal izateko Mikel Aramendiren analisi geopolitikoa, Pakistango ibaibideen argazki-erreportajea, Euskal Herrian egiteko ibilbide dekolonialak, iritziak, kultur gomendioak… eta amaierako pilula: Ainhoa Urienen ipuina, 1937ko bonbardeketetatik gaur egunera garamatzana.

Argazki, infograma eta ilustrazio ederrez osaturiko 108 orrialdeko argitalpen zaindua duzu honakoa, hilabete askotako lanarekin ondua.

2024ko Gakoak aldizkaria eskuratu, kazetaritza independenteaz gozatu eta ARGIA babestu nahi baduzu, egin ezazu bat komunitatearekin!

Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!