Gakoak 2026

9,00

Bero itogarritik bezainbeste, eguneroko azkartasunaren atzaparretatik ere aldentzeko, freskura dakarkizu Gakoak 2026 aldizkari bereziak. Azal koloretsutik hasita: Shu Oterok egin digu gerturatze eder bat barruan doan euskal drag mugimenduari buruzko erreportajera.

Patxadaz eta gustuz irakurtzekoen artean, urubien bila Nerea Pagaldaik egindako kronika ederra duzu irakurgai. Baita Iruñeko Landare kontsumo taldeari buruzkoa ere, ekologikoan landutako saskia betetzen baitaramatzate 34 urte. Eta ederra da Julen Apella idazle gaztearen ipuina ere: Hondartza izenburupeko narrazioa, Paula Estevezen ilustrazioek lagunduta.

Elkarrizketen atalean, etxeko aurpegi ezagunak: Itziar Aizpuru eta Elena Uriz aktore beteranoak elkartuta sorturiko solasaldia batetik, eta Oihana Aranaren eta Danele Sarriugarteren artekoa bestetik. Eta atzerriko bat ere bai: gerrillari kurdu bati egindako elkarrizketa.

Gozagarri mordoxka bat gehiago dituzu irakurgai 100 orri baino gehiago dituen aldizkari edo liburuxka berezi honetan. Aurtengoa da Gakoak-en hamargarren urtea, ARGIAko erredakzioak mimoz landua.

Egin zaitez ARGIAkoa eta etxera bidaliko dizugu ale bat.

https://www.argia.eus/eginargiakoa

Oharra: Bidalketa abuztuaren 4tik aurrera egingo da.

Kategoriak: , , Marka:

Deskribapena

 

Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!
Jarraitu erosten
0