Gure heroiak

18,00

(Aurre-salmenta. Banaketa 2022ko irailean hasiko da)

Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat.
Ez zu eta ez ni ez gara kolonialista, inbaditzaile, konkistatzaile, ezta esklabista ere. Munduko beste muturreko indigena basatiak akabatu, gainerakoak Kristoren gurutzearen itzalpean “zibilizatu”, eta beren lurrak eta ondasunak arpilatzea ez da egun norberarentzat aldarrikatzeko moduko zerbait.
Inork ez ditu bere egiten euskal herritar askok (ere) mende luzez egindako astakeria horiek. Baina konkistatzailea esploratzaile, kolonizatzailea humanista eta esklabista enpresa-gizon bilakatuz gero, orduan errazagoa da.
Hau ez da gure buruen larrutzea. Gu ez geunden han. Ordukoaz guk ez dugu ardurarik. Baina iraganean gertatutakoa hemen eta orain ospatzen dugunean, zuritzen dugunean, hango protagonistak leku pribilegiatuetan mantentzen ditugunean, kaleen izenetan eta plazetako eskulturetan, orduan bai, ardura gurea da. Gu hemen gaudelako.

Aurre-eskaria egiteko aukera

Kategoriak: , ,

Deskribapena

Egilea: Axier Lopez
Argitaratze data: 2022ko iraila
Orrialde kopurua: 280
Neurriak: 130×200 mm

Axier Lopez (Barakaldo, 1979) Argiako kazetaria da 2009tik. Herri mugimenduak, politika eta nazioarteko gaiak lantzen ditu.

Menua
Erosketa Saskia
Saskia hutsik dago!