Haziak. Zergatik eta nola egin zureak
26,00€
Zer da hazi bat?
Etxerako elikagaiak sortzeko oinarria; komunitateetan belaunaldiz belaunaldi egin den hautatze lan kontzientea, espezie bakoitzaren gustuko ezaugarriak iraunarazteko; mundu mailan jokatzen den buruaskitasuna vs desjabetzea borroka; Euskal Herriko klimaz eta kulturaz mintzo zaigun alea; barazkiak, lekaleak, zerealak, loreak garatzen ikustearen plazera; bizitzaren zikloa osatzea eta berrabiaraztea…
Hori guztia eta gehiago ikasiko dugu praktikatik, izan ere, Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal-en liburu honek azalpen zehatzak ematen ditu gure baratzeetako 60 espezieren haziak egiteko: nola zaindu bakoitza haziak eman ditzan; uzta nola eta noiz bildu; haziak ongi hautatzeko jarraibideak; behar bezala kontserbatzeko nola garbitu eta gorde…
Dani Blancoren 211 argazkiek hazi ñimiñoenak ere oso handi erakusten dizkigute. Hazigile batek bere begiz sekula ikusi ez dituen moduan ezagutuko ditugu liburu honetan.
Liburu hau eskutan, erein eta partekatu itzazu etorkizunean jaso nahi duzunaren haziak.
“Hazia kontrolatzen duenak elikadura kontrolatzen du.
Elikadura kontrolatzen duenak herria kontrolatzen du.”
Guy Kastler, Via Campesinako Europako koordinatzailea, liburu honetarako berariaz idatzi duen artikuluan.
Kategoriak: ARGIA.eus azalean, Bizi baratzea, Liburuak, Nobedadeak
Etiketak: agroekologia, bizi baratzea, ingurumena, laborantza ekologikoa, lehen sektorea
Marka: Bizi Baratzea
Deskribapena
Marc Badalek (Bartzelona, 1976) eta Miguel Arribas Kelok (Madril, 1979) borrokak eta bizipenak partekatu zituzten mende aldaketaren buelta horretan nekazaritzaren sektoreko autogestioaren eta elikadura burujabetzaren inguruan, batek Kataluniatik eta besteak Madrildik. Orain dela ia hogei urte, bakoitza bere bidetik etorri ziren Euskal Herrira, beren ibilbideari jarraipena ematera. Gipuzkoako Beizamako mendietara Kelo eta Nafarroa Garaiko Luzaideko herrira Marc. Agroekologiaren eremuko ekimenetan parte hartu izan dute, hala nola ekoizpen eta kontsumo kooperatibetan, sindikatuen mugimenduetan, hazi sareetan, ekoizle agroekologikoen elkarteetan, pentsamendu kritikoaren hedapenean eta sorkuntzan, eta abar. Gaur egun, besteak beste, aktiboki dihardute haziak ekoizten eta horien inguruan dauden arazo soziopolitikoak azaleratzen: Kelo Alekako ekoizle nagusia da, Euskal Herrian hazi ekologikoa ekoizten dihardutenen sarekoa, eta Marc-ek Haziera proiektua dinamizatzen du, Cristina Eneko hazien artxiboa.
Argazkiak: Dani Blanco
Azala: Maitane Gartziandia
Orrialde kopurua: 284
—
Solasaldiak eta tailerrak
Hazien jakintzari buruzko hitzaldia edo tailer praktikoa antolatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: solasaldiak@argia.eus
—
Kataluiniako Ekoedizioaren Institutuak ziurtatzen du ekoedizioa egiaztatzeko irizpideak bermatzen ditugula: tokiko ekoizpena, ziurtatutako papera eta tinta (metal astunik gabekoa, urez egindakoa, tinta begetala), plastikorik gabeko bilgarria, kartoi birziklatua, ibilbide optimizatua, argitaraldi neurtua eta argitalpen digitalarekin osagarria.
—
Antzeko produktuak
-

OTU karta-jokoa
12,00€ Saskira gehitu -

Zuloan
14,00€ Saskira gehitu -

“Inor ez da ilegala” kamiseta gris argia
17,00€ Produktua aukeratu Produktu honek aldaera anitz ditu. Aukera produktu orrialdean hautatu behar da.
















