Hizki Pizti. Ikas dezagun irakurtzen eta idazten

30,00

Alfabetatze prozesua errazteko materiala, irakurtze eta idazketa prozesuan hizkien identifikazioa, lotura fonologikoa eta memoria garatzeko aproposak. Bai ikaskuntza-irakaskuntzan, bai etxeetan erabili daitekeena. Euskal Herriko faunaren ezagutza lantzearekin batera.

Bizitzako abentura zoragarri eta garrantzitsuenetakoa da irakurtzen eta idazten ikastea, eta bidaia hori modu ludiko eta dibertigarrian egiteko baliabide pedagogikoa duzu hauxe, bai hezkuntza arloan, bai norbere etxean erabiltzeko aproposa.

Kaxa barruan aurkituko dituzu:

• Karta handiak: Hizkia larriz eta xehez aurkezteko, animaliaren irudiari eta haren izenari lotuta.
• Karta txikiak: Umeek manipulatu, erabiltzeko eta jolasen bidez hitzak osatzeko.
• Laburpen-karta: Kontsultarako, animalia guztien irudiak, izenak, taldeak eta dagozkien hizkiak.
• Posterra: Animalia guztien bilduma, dagozkien hizkiekin aldamenean.
• Bideoak eta webgunea: Hizkien ahozkotasuna lantzeko, karta bakoitzari lotutako ipuin, kanta, olerki, bertso, kontakizun, aho-korapilo, esamolde eta antzerakoen ikus-entzunezkoak webgunean eskuragarri.
• Liburuxka eta jolasak: Materialaren argibideak emateaz gain, hainbat jolas proposatzen ditugu karta txikien bidez irakurketa eta idazketa lantzeko. Memoria, azkartasuna, arreta, irudimena, analisia, kooperazioa, hiztegia… garatzeko jolasak.

Deskribapena

Informazio gehiago:

Webgunea: https://www.argia.eus/hezkuntza/hizkipizti

“Ondorengoek gozatuz irakur eta idatz dezaten” ARGIA, 2023-12-05

Materiala

Karta handiak. 24 animalia eta letra karta webgunera helbideratutako QR kodeekin (https://www.argia.eus/hezkuntza/hizkipizti).
Karta txikiak. 60 kartako hiru multzo. 57 animalia eta letra karta + 3 komodin karta.
Animalia guztien gida.
Posterra. Karta handietako animaliekin.
Informazio liburuxka.

Egileak:
Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi Zientzia Elkartea)
Eñaut Aiartzaguena Brabo
Amaia Egidazu Arrube
Lore Erriondo Korostola (EHU)
Izaro Lizarraga
ARGIA

Jolasean:

 

Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!