Ilargia eta Landareak 2021 agenda

14,00

Norberaren eguneroko bizitza ilargiaren eta lurraren aroekiko irekita bizi nahi duen ororentzat, gozagarri eta jakin-min asegarri dugu agenda hau.

Kategoriak: ,

Deskribapena

Bizitzarako agenda dugu honakoa, norberaren egunerokoa ilargiarekin eta lurrarekin uztartzeko erraminta baita. Landareekin egiten ditugun lanak jaso eta ikasteaz gain, agendan idatziko ditugu bakoitzak gure bizitzako hitzorduak, egin beharreko lanak, gogoan hartu beharrekoak eta gainerakoak. Aldi berean, agendan irakurri ahalko dugu ilargiaren arabera aste bakoitzean lurra nola landu baratzean, fruitu arboletan, lorategietan eta basoan: zer erein, zer landatu, nola inausi, nola tratatu, zer uzta jaso, nola txertatu…

Egilea: Jakoba Errekondo
Ilustrazioak: Antton Olariaga
Orrialde kopurua: 200
Neurriak: 165 x 225 mm

“Ilargiak miraririk ez du eginen baratzean, baina badu bere eragina” ARGIAn elkarrizketa.

Menua
Shopping Cart
There are no products in the cart!