Malko gorriak, Gerra zibila Aretxabaletan DVDa

5,00

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eginiko dokumental historikoa. Monarkiaren erorketarekin hasten dela kontakizuna, 1931ko apirilean. Errepublikak askorentzako itxaropena ekarri zuen, eta beste batzuentzako, pribilegioak galtzeko arriskua. Aretxabaletan, alderdi politikoak eta sindikatuak indartu ziren. 1934ko urriaren iraultza ere zabal kontatzen du ikus-entzunezkoak; baita 1936ko uztailean izandako estatu kolpea ere. Aretxabaletarrek 12 kidez osatutako errepublikaren defentsako komitea sortu zutela eta erresidentziarako lehen taldeak lanean hasi zirela ere kontatzen du.

Jarraian, faxistak, irailaren 21ean, Leintz Gatzagatik Debagoienean sartu zirela eta frontea Aretxabaletan zazpi hilabetez egonkortuta egon zela dator. Aretxabaletan sartzean atxiloketak egon zirela kontatzen da; atxilotu horiek fusilatuak izan ziren.

Kategoria

Deskribapena

Ezaugarriak: 35 minutuko iraupena. Gidoia: Jose Ramon Intxauspe. Zortzi aretxabaletar hauen elkarrizketak ere jasotzen ditu DVDak: Lucio Oteiza eta Jose Maria Orkajada milizianoak, fusilatu baten anai Lorentzo Peña, Jose Luis Uribesalgo eta Miren Gartziaetxabe fusilatuen seme-alabak, Begoña Etxebarrieta gudari baten alaba, eta gerrako ume bi: Pablo Urteaga eta Eduardo Altube.

Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!