Ño!

24,00

Eskaintza berezia ekainaren 11ra arte
ARGIAkoa eginez gero, jaso etxean opari.
ARGIAko kide bazara, jaso 20€-an.

Kide bazara jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo bideetatik:
azoka@argia.eus   (+34) 943 37 15 45
Eskaera online eginez gero, ezingo dugu bermatu beherapenik. Barkatu eragozpenak.

Emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egiten duen komikia. Bertso-saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar egoera jakin dira, testuinguru eroso eta ez hain erosoetan emakume bertsolarien mamuak, trabak, heldulekuak eta aurrera egiteko tresnak islatuko dituztenak, kideen arteko konplizitate-keinuei eta gozamenari gorazarre eginez. Irudiak hartzen du pisurik handiena eszena guztietan eta bertso-mundua ardatz badu ere, ez dugu komiki osoan bertso bat ere irakurriko.

Joxepa Antoni Aranberri Petriarena ‘Xenpelar’
Komikiari kontrapuntua emango dion pertsonaia. Errenteriako fabrikako langilea eta bertsolaria izan zen eta argazki-muntaia bidez txertatu dute liburuko pasarte desberdinetan, “gaurko bertsolariak xaxatzeko”. 

Deskribapena

Orrialde kopurua: 140 koloretan
Neurria:
155 x 190 mm

Testuak: Miren Artetxe eta Eli Pagola
Irudiak: Maitane Gartziandia

“Irabazi dugu aukera espazio batzuetan gure umorea egiteko” egileei elkarrizketa (ARGIA, 2023/06/04)

Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!