Deskribapena
Bidean
Zoriontasunak barrutik kanporako bidea egiten du; nekez egingo gaitu kanpoko edukiak zoriontsu. Garenak egingo gaitu nor, eta garen horrek, sentitzen dugunarekin lotura zuzena du, emozioekin erlazio banaezina. Emozionatzeko gai diren eskolak behar ditugu, eta zirrara sortzeko gai diren irakasleak. Bazatoz?
Superbotereak
Nondik hasi eskola-proiektu bat diseinatzen? Bidean aurreko liburuan oinarria ipini ondotik, horretan urratsak ematera gonbidatuko gaitu Koldo Rabadan Izagirrek, hazten jarrai dezagun. Izan ere, hezkuntza-komunitateak gehiago begiratu beharko lioke haurrari, eta helduek, haurrek bezala, ilusioz heldu beharko liekete erronkei, horretan sinetsi eta hegan egin. Haur guztiek dute superbotereren bat, helduok hala ikusi ez arren. Hamarreko kromo-sorta osatu du Rabadanek, hezkuntza komunitate osoa, tartean gurasoak, kitzikatzeko.
Egilea: Koldo Rabadan Izagirre
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Koldo Rabadan Izagirre Andoainen jaio zen 1979 urtean. Irakasle eta psikopedagogoa. Mota askotako ikastetxe eta eskoletatik igaro ostean, bere ametsetako eskolatik gertu dagoen horretara iritsi da BIDEAN topatutako lagunekin batera. Pedagogia zehatzik aldarrikatu gabe, modako errezetak errezitatu gabe. Soilik egin. Eta egunero berritzen dihardu.