ZER DA?
ARGIAren erraminta, Euskal Herriko edozein txokotako produktuak herritarrok erraz ezagutu, erosi edo saldu ahal izan ditzagun.
Oso aproposa produktu interesgarriak sortzen dituztenentzat eta beren ohiko salmenta esparrutik Euskal Herri osora ezagutzera eman nahi dutenentzat. Eta alderantziz: zenbat gauza preziatu erosi ditugu halako herriko azokan, beste hango txosnan edo hurrengo erakusmahaian? AZOKAn Euskal Herriko hainbeste eragilek egiten dituzten gai interesgarriak ezagutuko ditugu.
ZERGATIK SALDU EDO EROSI HEMEN?
Salgaiak Euskal Herrian ezagutzera emateaz, AZOKAk eskaintzen du harremana euskarazkoa izatea, ekoizlearen eta eroslearen arteko harreman zuzena… Gauza ederrak egiten dituen edo estimatzen dituen jendea ezagutzea!
Bertako ekonomia sustatzeko modu bat ere bada, harreman justuetan oinarrituta. Eta ARGIA komunikazio proiektua indartzeko zure ekarpena egingo duzu: erosketa bakoitzean, erakusleiho zerbitzuagatik prezioaren %15 ARGIArentzat izango da. Eta banatzaile zerbitzuagatik (horrela aukeratu duten ekoizleen kasuan) %25. Baldintza guztiak ezagutzeko, sakatu hemen.
“ARGIA-JENDEARI EMAN” AUKERA ERE BADUZU
Azokan, produktuak salgai jarri eta erosteko aukeraz gain, badugu beste harreman mota baterako aukera, “eman eta hartu” egitekoa: ARGIA Jendeari ematea, edo beste ARGIA Jendeak ematen duena hartzea. Nahi duguna eta nahi dugun kopuruan eman diezaiokegu ARGIA-Jendeari. Bueltan dirurik edo beste gauza materialik jaso gabe. Eta nahi edo behar dugunean, beste ARGIA Jendeak ematen duena hartu dezakegu.
Komunitateak eusten du komunitatea. ARGIA-Jendearen arteko harremanak indartzeko eta merkatuaren logikatik kanpoko ekonomia sustatzeko modua da eman eta hartzea. Harreman komunitarioa praktikan jartzeko modu bat.