Ilargia eta landareak 2026 urteko lanen agenda
15,00€
Aurtengo gaia: fruitu arbolak.
Agenda hau bezalakorik ez duzu topatuko euskaraz.
Ilargiaren araberako urte guztiko lanak, astero nola egin baratzean, fruitu arboletan, lorategian eta basoan: noiz eta zer erein, zer landatu, nola inausi, nola tratatu, zer uzta jaso, nola txertatu…
Bederatzigarren urtez, Jakoba Errekondoren urteetako jakintza eta esperimentazioa topatuko dituzu, zehaztasunez eta mimoz egindako lan honetan. Antton Olariagarenak dira azala eta barruan dauden fruitu arbolei buruzko hamairu lamina ikusgarriak.
Antolatu baratzean eta orokorrean landareekin egin beharreko lanak ilargiaren arabera.
Lantokian erabiltzeko ere erosoa eta atsegina da.
Ikastetxean erabiltzeko material hezitzailea da eta eskola baratzerako funtsezko tresna.
Erosketa antolatzerakoan, kontuan izan zer den bertakoa eta sasoikoa.
Daraman formatu eta diseinu bereziak agenda parez pare irekitzea ahalbidetzen du idazketa erraztuz.
Eskuragarri
Kategoriak: ARGIA.eus azalean, Bizi baratzea, Egutegiak eta Agendak
Etiketak: agroekologia, Baratze komunitarioak, Baratze parkeak, Baratzea, Baratzea/Ortua, Barazkiak eta belarrak, Basoa, bizi baratzea, Fruitu arbolak, Fruitu zuhaixkak, Fruituak, Herri baratzeak, hilekoa, ingurumena, Jardina, Laborantza, laborantza ekologikoa, Landareak, lehen sektorea, Lorategia, Loreak, Lurra eta ongarriak, Lurra Herriari Deika, Ongarriak, Zuhaitzak
Marka: Bizi Baratzea, Jakoba Errekondo
Deskribapena
Jakoba Errekondori elkarrizketa. “Fruitu arbolekin zerbait egitea eskatu digu jendeak, eta agenda hurbilketa bat da” (ARGIA, 2025-11-16)
Egilea: Jakoba Errekondo
Ilustrazioak: Antton Olariaga
Neurriak: 165 x 225 mm
Orrialde kopurua: 220
Eduki nagusiak:
- Aste osoko ikuspegia erakusten du.
- Egun bakoitzak leku nahikoa du hitzorduak eta zereginak idazteko.
- Ilargiaren arabera zer lan egin baratze, fruitu arbola, lorategi eta basoan azaltzen du.
- Hilero, astero eta egunero lanak gomendatzen ditu.
- Informazio zabala dakar: noiz erein, landatu eta uzta jaso, nola egin ongarriketa, tratamendu naturalak, ilargiaren eragina…
- Astero ilargiaren bi zikloak azaltzen dira: ilgora/ilbehera eta ilberri/ilzahar. Baita ilargi beteak, berriak eta eklipseak ere.
- Hilero bertako eta sasoiko barazkiak.
- Hilero ilustrazio/lamina eder bat.
- Tenporak.
- Hilabetekako ikuspegidun egutegi laburra.
- 2026ko egutegi orokorra.
- Oharrak, kontaktuak, marrazkiak, planoak… egiteko orrialde txuriak.
- Hilekoaren jarraipen egutegia.
Gainontzeko edukiak:
- Baratzea zortzi urratsetan
- Landare laguntzaileak
- Ongarriketa
- Txandakatzea
- Nor norekin
- Tratamendu naturalak
- Luarra nola egin?
- Ereite, landaketa eta uzta jasotzeko egutegia
- Fruituen uzta urtean zehar egutegia
- Landareen zerrenda
- Hiztegia
—
Solasaldiak eta tailerrak
Baratzearen eta orokorrean landarediaren jakintzari buruzko hitzaldia edo tailer praktikoa antolatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: bizibaratzea@bizibaratzea.eus
—
Liburu ekoeditatua da hau:
Kataluiniako Ekoedizioaren Institutuak ziurtatzen du ekoedizioa egiaztatzeko irizpideak bermatzen ditugula: tokiko ekoizpena, ziurtatutako papera eta tinta (metal astunik gabekoa, urez egindakoa, tinta begetala), plastikorik gabeko bilgarria, kartoi birziklatua, ibilbide optimizatua, argitaraldi neurtua eta argitalpen digitalarekin osagarria.
—
Antzeko produktuak
-

“Inor ez da ilegala” kamiseta zuri vintagea
17,00€ Produktua aukeratu This product has multiple variants. The options may be chosen on the product page -

Sendabelarrek dakitena
25,00€ Saskira gehitu -

“Lurra herriari deika” kamiseta
19,50€ Produktua aukeratu This product has multiple variants. The options may be chosen on the product page











