Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian
50,00€
Liburua opari, ARGIAko harpidetza eginda maiatzaren 8a baina lehen
Maiatzaren 8a baino lehen ARGIAko harpide egiten bazara, liburua opari jasoko duzu, egileek sinatuta eta bidalketa gasturik gabe. Astekarian aktualitateko gaiak jorratzen ditugu, baita lurrari eta ingurumenari lotutakoak ere, besteak beste, lau orriko Bizi Baratzea atal finkoaren bidez. Eta horrez gain, urtaro bakoitzean zabaltzen den Bizi Baratzea Orria aldizkari berezia ere jaso dezakezu. Zuk aukeratzen duzu zer den jaso nahi duzuna, eta zenbat eman dezakezun.
Aurre-salmenta: Eskuratu liburua abantailekin maiatzaren 29a baina lehen
Maiatzaren 29 baino lehen hemen bertan erosten baduzu, etxean jasoko duzu liburua, bidalketa gasturik gabe, eta egileek sinatuta.
Oharra: Produktu honen banaketa ekainaren 8an hasiko da.
Eskuragarri
Kategoriak: ARGIA.eus azalean, Bizi baratzea, Liburuak, Nobedadeak
Etiketak: agroekologia, Baratze komunitarioak, Baratze parkeak, Baratzea, Baratzea/Ortua, Baratzetik mundura, Barazkiak eta belarrak, Baso jangarriak, Baso landatuak, Baso naturalak, Basoa, Basoen suntsiketa, Fruitu arbolak, Fruitu zuhaixkak, Fruituak, Herri baratzeak, hilekoa, ingurumena, Jardina, Laborantza, laborantza ekologikoa, Laborantza industriala, Landare azokak, Landare-lore dendak, Landareak, Loreak
Marka: Bizi Baratzea
Deskribapena
Ikusi 20 orrialdeko aurrerapena HEMEN
Egileak: Jakoba Errekondo, Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebeste
Diseinua: Unai Gaztelumendi
Argazkiak: Dani Blanco
Argitaratze data: 2026/06/06
Orrialde kopurua: 493
Neurria: 23 x 33cm
Gure kulturaren historia eta garapena ezin da ulertu zuhaitzik eta arbolik gabe: erritoak, ospakizunak, eraikuntzak, energia, industria, laborantza, abeltzaintza eta abar luze bat.
- Hiru hitzaurre: Itxaro Borda, Onintza Enbeita eta Xabier Agotek eginak.
- Adituen artikuluak: Markel Lizasoain, Ana V. Lasa, Iñaki Errekondo, Oskar Arana, Alvaro Aragon, Mikel Belasko, Sagrario Aleman, Ibon Telleria, Josue Susperregi, Mikel Leoz, Garbiñe Larrea, Nahia Gartzia, Iñaki Sanz-Azkue, Igone Etxebarria, Aintzane Erkizia eta Patxi Olabarria.
- Jakintza orokorrak: Zuhaitzaren edo arbolaren egitura, izendapena, ekologia, zuhaitzekin lanean, ilargia, basogintza, paisaia eta erabilerak.
- 116 zuhaitz eta arbola espezie: Bakoitzaren ezaugarriak, erabilerak, bitxikeriak, gaitzak eta izurriteak.
- 1.096 argazki: Horien artean, Dani Blancok liburu honetarako berariaz ateratakoak.
- 100 ilustrazio: horien artean, Espe Latorrerenak.
- 86 mapa: Espezie bakoitzaren kokapenak.
- Euskal Herriko 235 zuhaitz eta arbola aparten mapa.
- 5.000 hitzeko hiztegia.
- Zuren argazkiak: Zegamako (Gipuzkoa) Andueza parketxeko xilotekakoak, Imanol Artolarenak.
- 500 erreferentziadun bibliografia.
Liburu bakoitzeko m2 bat baso: Liburu honek bat egiten du zuhaitz eta arbolen kulturari, ekosistemen zaintzari eta baso-lehengaien kudeaketa orekatuari eutsi nahi dion olatuarekin. Horregatik, saldutako liburu bakoitzeko metro koadro bat baso sortuko dugu, Tantai Baso Jabe Kooperatibaren laguntzarekin. Modu honetan, liburuaren sorrerak eragin duen aztarna ekologikoa arinduko dugu.
Liburu aberats hau ahalik eta preziorik eskuragarrienean jarri nahi izan dugu, maila honetako erdal liburuek izan ohi duten preziotik oso urrun. Izan ere, hasieratik proiektu honen helburua izan da euskaldunok belaunaldiz belaunaldi jaso dugun zuhaitzei eta arbolei buruzko jakintza eta kultura ahalik eta etxe gehienetara zabaltzea, ondorengoek ere ezagutu dezaten. Hau guztia ez litzateke posible izango, proiektu hau ongarritu duten Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 57 erakunderen inplikaziorik gabe.
—
“Zuhaitzak eta arbolak euskal kulturaren oinarrizko zutabe dira” liburuko egileekin elkarrizketa (ARGIA, 2026-05-03)
—
Aurkezpenak eta solasaldiak:
Liburu honen inguruan saioren bat antolatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: bizibaratzea@bizibaratzea.eus
Liburu ekoeditatua da hau:
Kataluiniako Ekoedizioaren Institutuak ziurtatzen du ekoedizioa egiaztatzeko irizpideak bermatzen ditugula: tokiko ekoizpena, ziurtatutako papera eta tinta (metal astunik gabekoa, urez egindakoa, tinta begetala), plastikorik gabeko bilgarria, kartoi birziklatua, ibilbide optimizatua, argitaraldi neurtua eta argitalpen digitalarekin osagarria.
—
Baliteke hau ere gustuko izatea…
Antzeko produktuak
-

“Inor ez da ilegala” kamiseta gris iluna
20,00€ Produktua aukeratu Produktu honek aldaera anitz ditu. Aukera produktu orrialdean hautatu behar da. -

Sendabelar baratzea
14,00€ Info gehiago -

Ez gara neutralak
14,00€ Saskira gehitu


















