Ategorrietan Fisterra
Prezio tartea: 25,00€tik 30,00€ra
1931ko maiatzaren 27an Guardia Zibilak XX. mendeko Euskal Herriko langile sarraskirik handiena eragin zuen Donostiako Ategorrietan. Pasaiako arrantzaleen kontra oldartu eta zazpi lagun hil eta dozenaka zauritu zituen. Liburu honetan, langile-gatazkaren kontakizuna eta sarraskiaren eguneko kronika aurkituko ditu irakurleak, lekuko zuzenen testigantzetan oinarritutako fikzioaren bidez.
Baina hau ez da komiki soil bat, gertaera haien atzeko errealitate soziala islatzen duen artefaktua da. Narrazioko protagonisten eskutik, garai hartako emakume langileen ikusezintasuna, hiriaren turistifikazioa, gerraren aurkako kontzientzia, eta euskararen aurkako legeak jorratzen dira, besteak beste. Gainera, mapa kronologiko batek, hemerotekako albisteek, eta garaiko pertsonaia ezagunen pasarte eta biografiek osatzen dute liburua.
Biniloa. Liburuari soinu banda jartzeko biniloa prestatu dute egileek. Niña Coyote eta Chico Tornado, Bala, Gailu eta Nakarreko kideen parte-hartzearekin egindako bi abestu entzun daitezke, Beñat Gaztelumendiren koplekin eta Antón Avilés de Taramancos poeta galiziarraren letrekin eginak.
Oharra: Komikia + Biniloa eskaerak ekaina hasieran bidaliko dira, biniloa esku artean dugunean.
Deskribapena
- Ilustratzailea: Malen Gainzarain
- Gidoia: Beñat Apalategi, Lander Arbelaitz eta Markel Ormazabal
- Argitaratze data: 2026ko apirilean
- Hitzaurrea: Koldo Izagirre
- Neurria: 17 x 24,5cm, tapa gogorra
- Orrialde kopurua: 208
Informazio gehigarria
| Produktua | Komikia, Komikia + Biniloa |
|---|






