Bizi Baratzea

23,00

Garaian garaikoa garaiz, eman eta hartu.
2015eko udaberrian ARGIAk Bizi Baratzea liburua argitaratu (Jakoba Errekondo egilea) eta urtebete baino gutxiagoan 10.000 ale eta 4 argitaraldi saltzea lortu zuen, euskarazko liburuen artean “Best Seller” ikurra jarriaz. Gaur egunean 14.000 aleko zabalkundea dauka, guztira 5 argitaraldi. Liburu hau sektoreko zale nahiz profesionalentzat oinarrizko irakurgaia eta lan tresna da. Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzea lortu du Jakoba Errekondok liburu honetan. Baratzearen entziklopedia.

Eskuragarri

Kategoriak: ,

Deskribapena

Nahitaezkoa zen obra hau, egilearen esanetan. Nahitaezkoa, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakarrelako. Euskal Herriko ezaugarri berezietara egokitzen den liburua da BIZI BARATZEA. Baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenetzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.

Liburua bi zatitan banatzen da. Lehen zatian informazio orokorreko gaiak lantzen dira: ura, argia, lurra, ongarriketa, buruhausteak, gaitz eta izurriteak, nor norekin, egutegiak (erein, landatu, uzta), konposta, baratzeko lanak… Bigarren zatiko edukiak landareen 40 fitxa dira eta fitxa bakoitzean azaltzen dira: oinarrizko premiak, uzta, trikimailuak, gaitz eta izurriteak, historia eta kultura… Honetaz gain, sendabelarren fitxa sorta, euskarazko eta latinezko hiztegia eta abar luze bat.

www.bizibaratzea.eus

Jakoba Errekondo (Usurbil, 1961) paisajista eta agronomoa da. Euskal Herriko aditu handienetakoa
naturaren eta gizakion arteko harremanari dagokionez, erreferentzia Euskal Herriko gizartearentzat,
baita komunikatzaile trebea ere. Hainbat hedabidetan aritzen da landare, paisaia, baratzezaintza,
lorezaintza eta abarri buruz. Dagoeneko sei liburu idatziak ditu.

Erlazionatutakoak:
“Bizi Baratzea liburuaren aurkezpen nagusia Donostian (2015)”
“Bizi Baratzea liburuaren solasaldia Ainizan (Bideoa, 2015)”
“Bizi Baratzea liburuaren aurrerapena eskuratzeko aukera”

Liburuaren formatua: 200 orrialde, 20 x 25 cm.

Oharrak: Jakoba Errekondok sinatuta jasotzeko aukera dago. Oharretan aipua zehaztu mesedez.

Menua
Shopping Cart
There are no products in the cart!