Bizi Baratzea Orria 7: 2026ko Udazkena

7,00€

Gai hauek landu ditugu:

Zer egin udazkenean? baratzean (Jakoba Errekondo), basoan (Markel Arriolabengoa), haziekin (Kelo Arribas) eta sendabelarrekin (Garbiñe Larrea).

Urari nola eutsi, lehorte eta uholdeei aurre egiteko Beskoitzeko (Lapurdi) Ameztoia etxaldean izan gara. Bertan, Theo Salamonek aintzira bat eraiki du, eta ur sistema oso bat ere bai, euri urak bildu eta baliatzeko: behiei edaten emateko, fruta arbolak eta pentzeak ureztatzeko eta etxeko garbitasunerako. Bioaniztasuna irabazi du horrekin, eta uholde zein lehorteen ondorioak arintzea ere bai.

Hartzitutako edariak Hartzidura zer den, bakterioek eta legamiek nola lan egiten duten eta bakterioek gure osasunean duten garrantzia azaldu dizkigu Garazi Zabaletak. Horretarako, Allora (Nafarroa) jo du, Biosasun proiektuko Eusebio Gainzarengana, hark urteak baitaramatza konbutxa eta ur-kefirra egiten.

Igaraba, erreketako igerilaria. Bera ikustea erreka osasuntsu dagoenaren seinale da.

Hostoak, zuhaitzak ezagutzeko posterra: 76 zuhaitzen hostoen argazkiak ikusita ikasiko dugu bakoitzaren euskarazko izena, baita zientifikoa ere. Jakoba Errekondorenak dira hautaketa eta azalpenak, Dani Blancorenak dira argazki ikusgarriak eta Maialen Aranak egin du diseinua. Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburukoak dira argazkiak.

Egin Bizi Baratzeakoa, harpidetu hemen. Nahi duzuna jaso, nahi duzuna ordaindu. Aukeratu jaso nahiko zenukeen guztia.

Deskribapena

Bizi Baratzea Orriaren zazpigarren zenbakia, 2026ko udazkenari dagokiona.

Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!
Jarraitu erosten
0