Bizi Baratzea Orria 6: 2026ko Uda

7,00€

Bizi Baratzea Orriaren seigarren zenbakia, 2026ko udari dagokiona. Gai hauek landu ditugu:

Zer egin udan? Haziekin (Kelo Arribas), baratzean (Jakoba Errekondo), basoan (Iñaki Etxebeste) eta sendabelarrekin (Garbiñe Larrea).

Ba al dakizu Euskal Herrian te landaketak badirela? Uztaritzen (Lapurdi) Mikel Esclamadonek lantzen ditu Ilgora proiektuko te landareak eta berak azaldu dio Jenofa Berhokoirigoini, osorik eskuz egiten duen prozesua.

Fruitu txikiak lantzeko gakoak. Ane Aranburuk ahabiak, mugurdiak eta marrubiak lantzen ditu Zarautzen (Gipuzkoa) eta bere esperientziatik azaldu digu udako plazer txiki hauek nola landatu eta zaindu.

Itsasoaren propietateak, baratzearen ongarri. Ormusa itsasoko urarekin egiten da eta baratzerako ongarri bikaina omen da. Igeldoko (Gipuzkoa) Antton Dorronsorok azaldu dio Garazi Zabaletari nola egiten den, urratsez urrats.

Inurriak: Txikiak izanik ekosistema oso batean duten inpaktua. Jakoba Errekondoren eskutik.

Burruntziak eta sorgin-orratzak posterra: Iñaki Mezquita Aranbururen azalpenak eta argazki ikusgarriak dakartza, eta Ione Larrañagaren ilustrazioek girotu dute, intsektu eder hauek bereizten eta ezagutzen ikas dezagun.

Egin Bizi Baratzeakoa, harpidetu hemen. Nahi duzuna jaso, nahi duzuna ordaindu. Aukeratu jaso nahiko zenukeen guztia.

Deskribapena

Bizi Baratzea Orriaren seigarren zenbakia, 2026ko udari dagokiona.

Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!
Jarraitu erosten
0