Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian
50,00€
Aurre-salmenta: Eskuratu liburua abantailekin maiatzaren 29a baino lehen
Maiatzaren 29a baino lehen hemen bertan erosten baduzu, etxean jasoko duzu bidalketa gasturik gabe eta egileek sinatuta.
Oharrak:
- Produktu honen banaketa ekainaren 8an hasiko da.
- Sinadurarekin batera liburua nori eskainia den zehaztu dezakezu. Eskaera egiterakoan oharretan idatzi mesedez.
Eskuragarri
Kategoriak: ARGIA.eus azalean, Bizi baratzea, Liburuak, Nobedadeak
Etiketak: agroekologia, Baratze komunitarioak, Baratze parkeak, Baratzea, Baratzea/Ortua, Baratzetik mundura, Barazkiak eta belarrak, Baso jangarriak, Baso landatuak, Baso naturalak, Basoa, Basoen suntsiketa, bizi baratzea, Fruitu arbolak, Fruitu zuhaixkak, Fruituak, Herri baratzeak, hilekoa, ingurumena, Jardina, Laborantza, laborantza ekologikoa, Laborantza industriala, Landare azokak, Landare-lore dendak, Landareak, Loreak, Zuhaitzak
Marka: Bizi Baratzea
Deskribapena
Ikusi 20 orrialdeko aurrerapena HEMEN
Egileak: Jakoba Errekondo, Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebeste
Diseinua: Unai Gaztelumendi
Argazkiak: Dani Blanco
Argitaratze data: 2026/06/06
Orrialde kopurua: 493
Neurria: 23 x 33cm
Gure kulturaren historia eta garapena ezin da ulertu zuhaitzik eta arbolik gabe: erritoak, ospakizunak, eraikuntzak, energia, industria, laborantza, abeltzaintza eta abar luze bat.
- Hiru hitzaurre: Itxaro Borda, Onintza Enbeita eta Xabier Agotek eginak.
- Adituen artikuluak: Markel Lizasoain, Ana V. Lasa, Iñaki Errekondo, Oskar Arana, Alvaro Aragon, Mikel Belasko, Sagrario Aleman, Ibon Telleria, Josue Susperregi, Mikel Leoz, Garbiñe Larrea, Nahia Gartzia, Iñaki Sanz-Azkue, Igone Etxebarria, Aintzane Erkizia eta Patxi Olabarria.
- Jakintza orokorrak: Zuhaitzaren edo arbolaren egitura, izendapena, ekologia, zuhaitzekin lanean, ilargia, basogintza, paisaia eta erabilerak.
- 116 zuhaitz eta arbola espezie: Bakoitzaren ezaugarriak, erabilerak, bitxikeriak, gaitzak eta izurriteak.
- 1.096 argazki: Horien artean, Dani Blancok liburu honetarako berariaz ateratakoak.
- 100 ilustrazio: horien artean, Espe Latorrerenak.
- 86 mapa: Espezie bakoitzaren kokapenak.
- Euskal Herriko 235 zuhaitz eta arbola aparten mapa.
- 5.000 hitzeko hiztegia.
- Zuren argazkiak: Zegamako (Gipuzkoa) Andueza parketxeko xilotekakoak, Imanol Artolarenak.
- 500 erreferentziadun bibliografia.
Liburu bakoitzeko m2 bat baso: Liburu honek bat egiten du zuhaitz eta arbolen kulturari, ekosistemen zaintzari eta baso-lehengaien kudeaketa orekatuari eutsi nahi dion olatuarekin. Horregatik, saldutako liburu bakoitzeko metro koadro bat baso sortuko dugu, Tantai Baso Jabe Kooperatibaren laguntzarekin. Modu honetan, liburuaren sorrerak eragin duen aztarna ekologikoa arinduko dugu.
Liburu aberats hau ahalik eta preziorik eskuragarrienean jarri nahi izan dugu, maila honetako erdal liburuek izan ohi duten preziotik oso urrun. Izan ere, hasieratik proiektu honen helburua izan da euskaldunok belaunaldiz belaunaldi jaso dugun zuhaitzei eta arbolei buruzko jakintza eta kultura ahalik eta etxe gehienetara zabaltzea, ondorengoek ere ezagutu dezaten. Hau guztia ez litzateke posible izango, proiektu hau ongarritu duten Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 57 erakunderen inplikaziorik gabe.
—
“Zuhaitzak eta arbolak euskal kulturaren oinarrizko zutabe dira” liburuko egileekin elkarrizketa (ARGIA, 2026-05-03)
—
Aurkezpenak eta solasaldiak:
Liburu honen inguruan saioren bat antolatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: bizibaratzea@bizibaratzea.eus
Liburu honetan ekoedizioaren irizpideak bermatzen ditugu:
Ekoedizioa argitalpen ingurumen inpaktua aztertzea, gutxitzea eta sustatzea da balio-katearen etapa bakoitzean; proiektuaren diseinua, ekoizpena, merkaturatzea eta hartzaileari entrega.
Liburu hau tokiko inprentan ekoiztua da (Lasarte-Oria, Gipuzkoa) ARGIAren enpresa taldeko ANTZA S.A.L. inprentan bertatik bertara. Inprenta hau Europar Batasuneko ekokudeaketa eta ekoauditoria prozesuetan murgilduta dago. Liburuen biltegia ere bertan dagoenez, ekoizpen prozesuko bi kate-begi hauetan ez dugu aparteko garraiobiderik, ibilbide optimizatua dago, ondorioz isuri kutsakorrak nabarmen murriztuz.
Paper birziklatua eta FSC (basoen kudeaketa jasangarria) ziurtagiria daraman papera erabiltzeaz gain, ziurtatutako tinta begetala eta metal astunik gabekoa baliatzen dugu. Kasu honetan paper mota hauek erabili ditugu:
Azalean: Magnosatin FSC (150g)
Barrualdean: Steinbeis Select birziklatua FSC (130g)
Jatorri fosileko materialak ezabatzen saiatzen garenez, liburu hau ez dago plastifikatua, gordetzeko plastikorik gabeko bilgarria darama, baita kartoi birziklatua ere.
Argitaraldi neurtua bermatzen dugu, liburuak alferrik galdu eta hondakin berririk sortu gabe. Argitaraldiaren kopurua erabakitzeko garaian merkatu azterketa sakona egiten dugu.
ARGIA Kataluniako Institut de la Ecoedició erakundearen bazkide da. Ingurumenaren eta ekosistema jasangarri baten alde begiratzen laguntzen digu, non gizarteko sektore guztiak inplikatuko garen, erreminta eraginkorren bitartez lanketa kontzientea eginez.
—
Baliteke hau ere gustuko izatea…
Antzeko produktuak
-

Zuloan
14,00€ Saskira gehitu -

“Lurra herriari deika” kamiseta
19,50€ Produktua aukeratu Produktu honek aldaera anitz ditu. Aukera produktu orrialdean hautatu behar da. -

Berdea da more berria
14,00€ Saskira gehitu


















