Deskribapena
Ia langile guztiak emakumeak ziren, zaintza lanak egiten dituztenak. Ustekaberik ez, zaintza beti bezala emakumeen ardurapean, ordainik gabe edo gaizki ordainduta. Bosgarren hitzarmena sinatzea garaipena izan zen, baina borroka hark lan baldintzak hobetzea baino dezentez gehiago lortu zuen: emakumeak ahaldundu ziren, zaintza erdigunean jarri zuten, gizartea sentsibilizatzea lortu zuten, eta beste sektore feminizatu prekarioentzat eredu eta hauspo izaten ari da.
Egilea: Onintza Irureta Azkune
Hitzaurrea: Irantzu Varela Urrestizala
Argitaratzailea: ARGIA eta Manu Robles-Arangiz Institutua
Orrialde kopurua: 144
Neurriak: 13×20 cm