Gakoak 2022

9,00

Orotariko gaiak bildu ditu 108 orrialdeko urtean behingo aldizkari berezi honek. Gerda Taro, Robert Capa pseudonimoaren atzean zegoen fotokazetari aitzindaria, ekarri du azalera Shu Otero ilustratzaileak. Sakonean landu dira, halaber, Osasunbidea eta Osakidetzaren ingurukoak (Prekarietateak osasun publikoa ere hil dezake), baita Durangoko herejeen historia (Disidentziaren mendetako aztarna) eta CC lizentzien erabilera euskarazko hedabideetan (Eztabaida dago edukien partekatzeaz).

Horiez gain, hamaika erreportaje eta elkarrizketa topatuko du irakurleak: literatura eta musika, gure basoetan jada kantatzen ez duten basoilarrak, Rafael Poch eta Malores Etxeberriarekin elkarrizketak, familia-giroan egiteko moduko ibilbide geologikoak… eta pilula berezi bat, Leire Vargasen Nigan geratu zinen ipuina.

Kategoria
Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!