Gakoak 2025

9,00

Udako egun sargorietan arbola baten itzalpean lasaitasunez irakurtzeko moduko artikulu eta elkarrizketa sakonak dakartza Gakoak 2025 aldizkari bereziak. Esaterako, Shu Oterok egindako ilustrazio bikainaz jantzita, azalera ekarri dugun erreportajea, emakumeak eta kirolaren inguruan. Gainera, urte sasoi honetarako aproposak diren ibilbideak, kultur gomendioak eta kronikak ere aurkituko dituzue.

Nazioarteko orrialdeetan, El Salvadorko gerran Salpress agentzian aritutako Gema Lasarte errenteriarrak bere esperientzia kontatu digu. Gerrillak sorturiko hedabide horren bidez, gobernuak monopolizaturik zuen diskurtsoa apurtzea lortu zutela esan digu: “Hor ikusi zen informazioaren garrantzia”.

ARGIAn ere apurtu nahi ditugu informazio hesiak, humanizatu nahi ditugu gerrak, eta egin nahi diegu aurre ultraeskuinaren kontakizun manikeoei. Editorialean azaldu dugun bezala, handinahien menpe ez gaudenontzat, behintzat, aldi interesgarria da kazetaritza egiteko.

Egin zaitez ARGIAkoa eta etxera bidaliko dizugu ale bat.

Oharra: Bidalketa abuztuaren 5etik aurrera egingo da

Erosketa Saskia1
Etxeko Landareak
-
+
Batura partziala
25,00
Guztira
30,00
Jarraitu erosten
1