Ilargia eta landareak 2024 urteko lanen agenda

15,00

Noiz eta zer lan egin landareekin?
Agenda honetan dauzkagu ilargiaren araberako urte guztiko lanak. Astero nola egin baratzean, fruitu arboletan, lorategian eta basoan: noiz eta zer erein, zer landatu, nola inausi, nola tratatu, zer uzta jaso, nola txertatu…

Egunerokoa ilargiarekin eta lurrarekin uztartu
Landareekin egiten ditugun lanak jaso eta ikasteaz gain, agendan idatziko ditugu bakoitzak gure bizitzako hitzorduak, gogoan hartu beharrekoak eta gainerakoak.
Lanen liburu-agenda honek 7 urteko ibilbidea du. Bertan landareekin lotutako jakintza osoa irakurri ahalko duzu. Jakoba Errekondoren urteetako jakintza eta esperimentazioarekin zehaztasunez eta mimoz egindako lanaren emaitza da.

Zure barazkiak, fruituak, loreak, zuhaitzak, polinizatzaileak eta abar luze bat behar bezala zaintzeko liburu hau ezinbesteko erreminta duzu.

Urteko gaia: animalia laguntzaileak

 

Deskribapena

Egilea: Jakoba Errekondo
Ilustrazioak: Antton Olariaga
Neurriak: 165 x 225 mm
Orrialde kopurua: 220
Espirala edo kiribila darama.

Erlazionatutakoak:

“Agenda batek hainbeste joko eman zezakeenik” ARGIA, 2023-10-12

www.bizibaratzea.eus

Solasaldiak eta tailerrak
Jakoba Errekondoren hitzaldia edo
tailerra antolatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: bizibaratzea@bizibaratzea.eus

 

Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!