Sendabelarrek dakitena
25,00€
Liburu honetan 45 sendabelarren propietateak ezagutzeko eta osasunaren mesedetan erabiltzeko informazio zehatza aurkituko duzu. Ukenduak, tinturak, infusioak eta abar autonomiaz egiteko azalpenak ematen ditu. Sendabelarren inguruko ezagutzan sakontzea, ikasitakoa eta jasotakoa elkarbanatzea, ekarpen berriak egitea, euren toxizitatea eta albo kalteak ezagutzea eta, batez ere, gure egunerokotasuna aberasteko balioko diguten ezagutza praktikoak eskuratzea da liburu honen egitekoa.
Eskuragarri
Kategoriak: ARGIA.eus azalean, Bizi baratzea, Liburuak
Brand: Bizi Baratzea, GarbiƱe Larrea
Deskribapena
Egilea: GarbiƱe Larrea Iturralde
Argitaratze data: 2021/10/29
Orrialde kopurua: 248 orrialde
Neurriak: 23,50 x 22 cm
—
“Sendabelarrek badakite, gu gara haiei buruz hainbeste ez dakigunak” GarbiƱe Larreari elkarrizketa ARGIA astekarian (2021/10/24)
“Liburu hau aterata atseden handi bat hartu banu bezala sentitzen dut, hainbat gai transmititu izanagatik” Sendabelarrek dakitena liburuaren aurkezpena (2021/11/03)
—
SOLASALDIAK ETA TAILERRAK
Sendabelarren jakintzari buruzko hitzaldia edo tailer praktikoa antolatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: solasaldiak@argia.eus
—
GarbiƱe Larrea Iturralde (Urnieta, 1976):
- Sendabelarrek Dakitena (2021, ARGIA)
- Sendabelar baratzea (2022, ARGIA)
- Kosmetikoak Sendabelarrekin (2024, ARGIA)
—
Informazio gehigarria
| Pisua | 0,2 Kg |
|---|















