“Xapoketan” karta-jokoa

15,00

Euskal Herriko animaliak eta ekosistema nagusiak oinarritzat dituen karta-jokoa. Euskal Herrian azaltzen diren 7 ekosistema nagusiz egongo da osatua. Ekosistema bakoitzaren barruan 6 animalia espezie egongo dira, bakoitza animalia talde bati dagokiona: ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak eta narrastiak (alegia, ornodunak), eta ornogabeak.

Xapoketan karta-jokoarekin osagarri: Xapoketan puzzlea.

Eskuragarri

Kategoriak: ,

Deskribapena

Karta-jokoak ezagutza, memoria, azkartasuna eta arreta lantzeko zailtasun ezberdineko lau jolas ditu, etxean edo lagun artean ez ezik, eskolan jolasteko moduan ere egongo dira diseinatuak. Espezie bakoitzaren izena euskara batuan eta izen zientifikoan emango da.

Egileak:
Hezkuntza eta alderdi zientifikoaren arduraduna: Iñaki Sanz-Azkue
Alderdi pedagogikoaren arduraduna: Lore Erriondo
Ilustratzailea: Eñaut Aiartzaguena

“Jolastuz ikasiko ditugu Euskal Herriko ekosistemak eta animaliak” ARGIAko artikulua.

Informazio gehigarria

Pisua 0.2 kg

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Menua
Erosketa Saskia
Saskia hutsik dago!