Xapoketan puzzlea

15,00

ARGIAk abiaturiko Xapoketan egitasmoaren baitan atera dugu puzzle hau eta jolasaren bidez bertako animaliak ezagutzea du helburu. 100 piezako puzzlea eginez gure artean zein ugaztun, hegazti, arrain, anfibio, narrasti eta ornogabe bizi diren eta zehazki non aurkitu ditzakegun ikasiko dugu. Puzzlean ikusitakoa osatu eta gaian sakontzeko, Euskal Herrian aurki ditzakegun zazpi ekosistemak biltzen dituen liburuxka gehitu dugu. Ekosistema bakoitzean ohiko diren animaliak ageri dira irudietan, eta informazio gehigarria ere jasotzen du liburuxkak, eremu bakoitzaren ezaugarriekin. Hala, Euskal Herriko baso, goi larre, hareatza eta padura, itsaso eta itsaslabar, landa eremu eta sastrakadi mediterraneoa nolakoak diren ezagutuko duzu.

Xapoketan puzzlearekin osagarri: Xapoketan karta-jokoa.

Kategoria

Deskribapena

Argitaratze data: 2021/10/29
Puzzlearen pieza kopurua: 100 pieza
Puzzlearen piezen neurria: 1,7 x 1,7 zm
Kaxaren neurriak: 27,8 x 18,8 zm
Puzzlearen neurriak: 43 x 27 zm

“Jolastuz ikasiko ditugu Euskal Herriko ekosistemak eta animaliak” ARGIAko artikulua.

Informazio gehigarria

Pisua 0,2 Kg

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!