Zaldi bat ihes garrezko zelaian

25,00

Euskal prentsak ekarritako zenbait kronika gogoangarri (1869-2000)

Koldo Izagirrek egindako hautaketa

Euskal prentsak 1869tik 2000 urtera bitartean argitaratu dituen kronika gogoangarriak bildu ditu Koldo Izagirrek liburu honetarako. Beste herri eta kultura askotan beren kazetaritza lan fundazionalez gozatzeko aukera duten bezala, euskaldunok ere material hau eskura izango dugu aurrerantzean. Izagirrek eta ARGIAk beren gain hartu dute egin gabe genuen lan hau.

Deskribapena

Liburu honetako testuen patua altxor bilakatzea zen. Alegia, lurpean gordeta geratzea. Gure ahanztura handia pixka bat desjabetzea erabaki du Koldo Izagirrek ordea, urrea denon artean banatzeko. Euskal prentsaren historiako kronika gogoangarri hauek erreskatatu ditu, nekez irakur zitezkeen lekuetatik atera eta hemen bildu, edonoren esku egon daitezen.
Harritu egingo dira asko, paper horien artean agertu dena ikusita. Konturatuko baitira sinetsi ohi duguna baino askoz gehiago, originalago, adierazkorrago, zorrotzago idatzi zutela euskal kazetariek oraingo garaien aurretik. Eta ikusiko dutelako kronika aldarrikatu beharreko generoa dela gure prentsarentzat, baita literaturarentzat ere.
Kontaera librean, liburu honetako testuen bidez ezagutuko dituzu atzerriak eta aberriak; gerrak, kartzelak, hilerriak; bidaiak, festak, erromeriak; ekaitzak, elurrak, itsaso zakarrak. Mende batez baino gehiagoz, ikusitakoak eta bizi izandakoak kontatu dituzten kronikariek herri honen modernitaterako bidea deskribatu dute: zaldi bat ihes garrezko zelaian.

Koldo Izagirre (Altza-Pasai Antxo, 1953)

Orrialde kopurua: 328
Neurria: 130 x 200 mm


“Kazetaritzari ez zaio sekula literatur baliorik eman” Koldo Izagirreri elkarrizketa (ARGIA, 2023/04/27)
‘Kroniken balio literarioa plazara eraman du Koldo Izagirrek’, liburuaren aurkezpena (ARGIA, 2023/04/26)

 

Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!