Deskribapena
Egilea: Garbiñe Larrea Iturralde
Argitaratze data: 2021/10/29
Orrialde kopurua: 248 orrialde
Neurriak: 23,50 x 22 zm
Garbiñe Larrea Iturralde Urnietan jaio zen 1976an eta Azpeitian bizi da. Naturopata kolegiatua da, nahiz eta Zuzenbidean lizentziatuz hasi zuen ikasketa ibilbidea. Irratian (Donostiako Herri Irratia) eta euskalgintzan (Euskalgintzaren Kontseilua) lan egina da eta 2018-2020 bitartean ETB1eko Txoriene saioan kolaboratu zuen. Sendabelarrena etxetik datorkion tradizioa da eta azken urteotan ikastaroak eta hitzaldi dibulgatzaileak ematen espezializatu da.
“Sendabelarrek badakite, gu gara haiei buruz hainbeste ez dakigunak” Garbiñe Larreari elkarrizketa ARGIA astekarian (2021/10/24)
“Liburu hau aterata atseden handi bat hartu banu bezala sentitzen dut, hainbat gai transmititu izanagatik” Sendabelarrek dakitena liburuaren aurkezpena (2021/11/03)